lunes, 8 de octubre de 2012

MARTUTENEKO JAIAK 2012

Urriak 13, larunbata: 15:00etatik 18:00etara: Puzgarriak ikastolako jolastokian. 12:00etan: Erretiratuentzako doako luncha Martuteneko zaharretxean, Luargin, El Pilar elkarte gastronomikoak lagunduta. 12:00etan: Poteo herrikoia eta kalejira, Donostiako Piratekin. Piratei euren laguntza eta babesa aitortuko diegu, egur talla pirograbatu baten bitartez (uholde osteko auzoaren garbiketa lanetan parte hartu zuten, eta Aste Nagusian omendu egin gintuzten). 12:30ean: Erraldoien topaketa (Auritz-Berri, Legazpi eta Añorgatik etorritako 12 erraldoi) gasolindegi atzean eta kalejira auzoan zehar. 14:30ean: Bazkari herrikoia. Estalitako jolastokian. Txartela beharko da bertara sartzeko. (Helduek 22€, 12 urte arteko haurrek 10€). Krisiaren aurkako menua, izan ere garrantzitsuena elkartzea eta ondo pasatzea da. "La Jodedera" euskal-kubatar erritmoek alaituko dute bazkaria. 16:30ean: Lehen trainerilla txapelketa, Txapel Aundi inguruan. 17:00etan: ERRERRE TXARANGA BAND auzoan barrena, Tranbia kaletik abiatuta. 17:30ean: Kalejira Erraldoiekin auzoan zehar. 23:00etan: Kontzertu bikoitza: Zo-zongó!! "PsychoClown" (23:00etan) eta AZ / DZ (01:00ean)