miércoles, 17 de junio de 2009

LONJERO EGUNA ´09 (Trapagan)

Trapagarango alkateak ertzaintza bidali zuen Lonjero Eguneko kalejira disolbatzera
Larunbatean Lonjero Eguna ospatu zuten Trapagarango gazte koadrilek eta alkateak ertzaintza bidali zuen herriko gazteak egurtzera. Hala ere Lonjero Eguna inoiz baino arrakastatsuagoa izan zela aitortu dute Basetxea Gaztetxekoek, herriko 200 gazte baino gehiago bildu baitziren giro bikainean.

Alkate jauna, zer molestatzen du arratsaldeko 19:00etan txaranga batekin herrian batetik bestera ibiltzeak? Aspertuta gaude, zuentzat gazteak ez gara existitzen! Kirol instalazioak erabiltzea garestia da, urtean zehar ez dago kultur ekintzarik, kontzerturik, antzerkirik, hitzaldirik. Ez dituzue gauza herrikoiak maite, zuen kontroletik eskapatzen dena izorratu nahi duzue. Zuen begietan gazteok inbisibleak gara.

No hay comentarios: